Loan taldeak diska berria kaleratu berri du: Hontziria.
Hiru taldekidez (Mikel – gitarrak, Eritz – bateria eta Mikel – baxua eta ahotsa) osatutako talde bilbotar honek aurretik Hautsa izeneko demoa, eta Kobazuloan saiakerak delako diska (oso gomendagarria) kaleratu du.
Orain, Odio Sonoro eta Lehendakari Lee Records etxeen eskuz, Hontzirian kaleratzen dute. Diskaren grabaketa Tolosako Bonbereneako estudioan egin da, Karlos Osinagarekin (Lisabö).
Indartsua, iluna, eta intentsitate handikoa. Hala definitu daiteke talde honen musika. Loanen kantuetan, Sludge, Post-rock edota Stoner pintzelkadak nabaritu daitezke. Honen eredutzat, Express Bahiketa kantuaren bideoa ipintzen dizuet, Kobazuloan saiakeraketik ateratakoa. Atera berri duten diska honetan (Hontziriaz ari naiz), hala ere, aldaketa nabaritzen da, batez ere produkzioan eta baita ahotsaren erregistroan ere. Talde oso gomendagarria eta lan bikaina.
Tolosako Bonberenean izango ditugu maiatzaren 8an.
Diska erosteko: Odiosonoro denda

Escrito por jokinelle