Bizitza motzegia da mantso gidatzeko. Hala dio Cobra talde eibartarraren kantuak. Eta hau hobe adierazteko, bideoklip bat grabatzea erabaki dute.
Cobra taldea azken urteetan izan dudan sorpresarik hoberenetarikoa izan da Euskal musikaren eszenaren barruan. Beraiek, Thriller-Rock egiten dutela diote. Riff indartsu eta rockeroetaz gain, kantuetan entzun ditzakegun istorioak telesail eta filmetan oinarritzen dira. Cobraren oinarriak whisky-a, abiadura, film retroak eta Rock-a direla esan daiteke.
Cobra, by hauskortasuna.wordpress.com
Grabatu duten bideoklip zoragarri honetan ere, erraz nabaritu daitezke eragin horiek. Izan ere, estetika retroak, planoen erabilpenak… zinema amerikarrari asko zor diotela nabaritzen da.
Azkena Rock Festivala Gasteizek duen gauzik hoberena da (beno, beste zeinbat gauza interesgarri ere badago Gasteizen). Agian estatuko festibalik hoberena da Azkena (nire ustez behintzat), Europako hoberenetakoa. Talde ikaragarriak (lehengo urtean izan genituen adibidez The Gutter Twins, Blind Melon, Danko Jones, The Jayhawks, Dinosaur Jr., Hanoi Rocks edota Sex Pistols mitoak), sekulako anbientea, prezio ezinhobea…
Azkena Rock Festival
Aurten hala ere, polemika izan da Azkenaren inguruan. Izan ere, kontzertuen datak aldatu dituzte. Irailean egiten zen orain arte, baina aurten, maiatzera aldatu dute (14, 15 eta 16). Jende asko aurka azaldu da, baina festibala antolatzen dutenek lasaitasuna eskatzen zuten. Zein izango zen data-aldaketaren arrazoia? Last Tour International enpresaren interesen bat? (Gogora dezagun Electric Festival , Kobetasonik edota Bilbao Live ere kontrolatzen dituela enpresa honek)
Ba, gaur, lehen konfirmazioa egin dute, eta ezinhobea izan da: The Black Crowes. Blues eta Rock-aren nahasketa izugarria egiten duten amerikar hauek betidanik izan dira Azkena Rock Festival-aren helburu potentzialak (orain dela urte batzuk ere ‘fitxatu’ zituzten, baina azkenean karteletik erori ziren), eta azkenean, Euskadira ekartzea lortu dute Last Tourrekoek.
The Black Crows @ Azkena Rock Festival
Sarrerak (3 egunetarako) 60 eurotara izango dira salgai otsailaren 3tik 27ra.
No le veo uso alguno y creo que debería de desaparecer. Joder, para marcar una interrogación no nos sirve con el ? o qué? En euskera no existe el ¿ y tan felices que somos. En inglés tampoco. Entonces, por qué se sigue utilizando en castellano? Me pone de mala hostia el símbolo ¿ y voy a dejarlo de utilizar en el blog (bueno la verdad es que creo que no lo he utilizado nunca porque normalmente no me sale, pero bueno).
Pido desde aquí a la Real Academia de la Lengua Española que se decida a erradicar este punto negro de las letras, este manchote en las hojas, con un signo de interrogación nos basta y nos sobra! (el de la exclamación me gusta más pero también debería de ser eliminado).